martes, 25 de noviembre de 2008

Unitate honetan, gizakion lokomozio aparatua landuko dugu, giharrak eta hezurrak. Horrez gain, osasuntsu bizitzeko ohituren artean, dieta, higienea, atsedena eta ariketa fisikoaren gaiari buruz ere hitz egingo dugu. Hala ere, Blog honetan hainbat atal bakarrik landuko ditugu, gainontzeko guztia lantzeko, klaseko liburua beti bezala eribiliko duzue.

Lokomozio Aparatua!!

Lokomozio aparatua: lokomoziorako erabiltzen diren organo eta atalen multzoa da.
Lokomozioa: leku batetik bestera higitzearen ekintza eta ondorioa da
-------------------------------------------------------------------------------------------------
Bizidunen hezur-multzoari eskeletoa edo hezurdura esaten zaio. Hezurrak ornodunek soilik dituzten egitura batzuk dira, eta beren eginkizun nagusia muskuluei eustea da. Baina, horrez gain, beste bi eginkizun ere badituzte: hainbat organo babestea eta mineralak metatzea (kaltzioa adibidez), hau da, mineralak gordetzea gorputzak behar dutenean erabiltzeko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
Hezurrak ez dira guztiak berdinak; betetzen duten eginkizunaren arabera egokituta daude. Hala, badira batzuk luzeak, zangoetako eta besoetako hezurrak adibidez. Beste batzuk, berriz, laburrak dira, bizkarrezurra osatzen duten ornoak edo eskumuturrekoak esaterako. Azkenik, badira hezur zapalak ere, burezurra osatzen duten hezurrak eta omoplatoak, besteak beste.

Hezurrak

Txanela
View SlideShare presentation or Upload your own.

Giharrak!!


Giharrik gabe gure gorputza erabat geldi egongo litzateke. Giharrak hezurretan finkatzen dira, eta horri esker mugi gaitezke.

Gure gorputzaren pisuaren erdia giharrek osatzen dute. Leku guztietan daude giharrak:azalean, begietan...baita bihotzean ere. Gorputzarekin egiten ditugun mugimendu guztiak gihar edo muskuluei esker egiten ditugu.

Muskulu asko garunak berariaz gidatuta mugitzen dira; borondatezko mugimenduak sortzen dituzte muskulu horiek, hau da, guk erabakitako ekintza egin ahal izateko uzkurtzen diren muskuluak dira (eskuetakoak, besoetakoak...). Garunaren berariazko eraginpean ez dauden muskuluek sortutako mugimenduei oharkabekoak deritze; gorputzak beharraren arabera berez martxan jartzen dituenak dira (bohotzekoak, aparatukoak edo digestio-aparatukoak,adibidez).

Animalien lokomozio aparatua!!

Animalien hezurdurak neurri eta forma askotakoak izan daitezke, baina, oinarrian, gizakien hezurduraren antz handia dute. Espezie bakoitzaren hezurdura espezie horretako animalien bizi-baldintzetara egokituta egoten da.

Animaliak

Txanela 2
View SlideShare presentation or Upload your own.

Dieta orekatua, Dieta osasuntsua!!!

Giza gorputzak elikagaiak behar ditu energia sortzeko eta ehunak berritzeko. Elikagai horietako gaiak aprobetxatu ondoren, gelditzen diren hondakinak eta jariakinak kanporatu egin behar ditu gorputzak, eta horretarako hainbat bide erabil ditzake. Kanporatze-organoak dira giltzurrunak (gernuaren bidez), birikak (arnasaren bidez), digestio-aparatua (kakaren bidez) eta azala (izerdiaren bidez).

Azalean geratzen den izerdian eta hondakinetan egon daitezkeen mikroorganismoen ugalketa saihesteko oso garrantzitzua da higiene-ohitura egokiak hartzea; hau da, egunero dutxatzea (ez da derrigorrezko egunero xaboia erabiltzea), eskuak maiz garbitzea, azkazalak moztea, hortzak eskuilatzea jatorduen ostean, mukiak kentzea eta barruko arropa eta galtzerdiak egunero aldatzea.